XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TANIA: Egongo ez da ba! Musika entzutea, irakurtzea...

DABID: Mortadela bokata jatea...

TANIA: Ixo! Lagunekin jolastea, amari eta aitari laguntzea etxeko lanetan...

DABID: Bai denborapasa ederrak! Telebista ikusi nahiago dut.

Ba al dakizu zergatik ikusten dudan hainbeste telebista? Fantasia asko gustatzen zaidalako, eta telebistan izan ezik, fantasiazko abenturarik ez da inon gertatzen.

TANIA: Fantasia bizirik dago guztion buruan, txotxolo, eta ez bakarrik telebistan. Hor ikusten dena beste pertsona batzuen abenturak dira, ez zureak.

DABID: (Taniaren ahotsa eta keinuak imitatuz) Tar, tar, tar... gurasoei lagundu.

Mar, mar, mar... telebistarik ez.

Tar, tar, tar... lagunekin egon. Ai ene, a zer-nolako arreba daukadan! Banoa merendatzera.

TANIA: Dabid, zatoz hona jolastera. (Txoko batean dagoen kutxara hurbildu eta jostailuak ateratzen ditu).

DABID: Zertan?